Euskara ari du Kultur Elkarteak eta Hernaniko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo, urtarrilaren 22an. Hitzarmen horren xedea Hernanin euskararen erabilera bultzatzea izango da.
Euskara ari du Kultur Elkarteko kide batzuek Baietz Hernanik! ekimenaren nondik norakoak azaldu zizkieten Udaleko kideei: ekimenaren helburua, metodologia, plangintza…
Hernanin euskararen erabilerak bultzadatxo baten beharra duela argi ikusi zuten denek, eta ekimen hau hori lortzeko aukera bikaina izan daitekeela. Halaber, Udalak ekimenean laguntzeko prest daudela adierazi zuen, eta aurrerago Euskara ari du elkarteko kideekin biltzekotan geratu ziren, parte-hartzaileak bilatzeko estrategiak zehazte aldera.
Udalak urtebeteko erronkan ahalik eta jende gehienak izena ematea espero du, Hernanin euskararen erabileran aldaketa handia lor baitezakegu denon artean.
Baietz Hernanik!
