Nork har dezake erronka bat?

Euskara ari du 2018ko Baietz Hernanik! ekimenean bi erronkalari motaren bila gabiltza.
Alde batetik, euskaraz ongi dakitenak behar ditugu; hau da, euskaraz aise hitz egiteko gaitasuna dutenak. Era berean, euskara ulertu baina hitz egiteko zailtasunak dituen jendea ere behar dugu.
Euskaraz dakitenen erronka aukeratutako harreman horretan euskarari eustea izango litzateke; hau da, hautatutako pertsona horrekin/horiekin euskara hutsean hitz egitea beti, besteak/besteek gaztelaniaz erantzuten badiote ere. Euskaraz ulertu arren egoki moldatzen ez direnek ere oso erronka garrantzitsua hartu beharko dute beren gain: beren ingurukoei euskaraz egiteko eskatu beharko diete, eta ulertzen saiatu, nahiz eta gaztelaniaz egin. Esan beharko dute ez direla atrebitzen euskaraz egiten, erderaz egingo dutela, baina indarrez sentitzen badira, saiatuko direla euskaraz egiten. Hala, elkarrizketa asimetrikoak egitea erraztuko dute.
Gaur egun, Hernanin %80k, gehiengoak, ulertzen du euskaraz, %60 hitz egiteko gai da, baina %30ek, gutxiengo batek, soilik hitz egiten du. Beraz, gaur egun, Hernanin euskaraz bizi daiteke.
Saiatuko al gara denon artean euskarari eusten?
Baietz Hernanik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s