Motorrak berotzen ari gara.
Pasa den larunbatean eta asteartean Euskara ari du Kultur Elkarteko kideok lehen erronkalariekin bildu ginen. Identifikatzaileak eman genizkien, eta aholku-saioak eskaini. Bi saioak arrakastatsutzat jo genituen, uste baino jende gehiago bildu baitzen eta denak oso gogotsu etorri baitziren, gauzak aldatzeko gogo handiz. Poza ematen du jendea gogotsu ikusteak!
Orain buru-belarri gabiltza hasiera-ekitaldia prestatzen. Bihar, otsailaren 3an, eguerdiko 13:00etan abiatuko dugu Baietz Hernanik! urtebeteko egitasmoa, Biteri Kultur Etxean: hernaniarroi zuen bizitzan euskarari eusteko dei egingo dizuegu. Musika, dantza eta sorpresak izango dira, bai eta barre-saio ederra ere, Mikel Laskurain aktorearen eta Eli Pagola bertsolariaren eskutik.
Erronkalariek ere garrantzi berezia izango dute ekitaldian, haiek gabe egitasmo hau aurrera ateratzea ezinezkoa bailitzateke. Zuek zarete aurrera egiteko indarra ematen diguzuenak, gure gasolina!
Amaitzeko, talde-argazkia aterako dugu Biteriren aurrean, eta otsailean erronka zenbat erronkalarik hartuko duten jakingo dugu.
Ez ahaztu zuen aterkiak, zaparrada gainean dugu eta!
Baietz Hernanik!
