Hasi gara!

Gogorra izan da, baina azkenean martxan gara!

Webgunea, hitzorduak, materiala, aholku-saioak, antolaketa, kartel-pegada, ekitaldia bera… azken bi hilabetetan aspertzeko denbora gutxi izan dugu, baina indar handiz hasi gara.

Pasa den larunbatean abiatu zuen Euskara ari du Kultur Elkarteak Baietz Hernanik! urtebeteko egitasmoa. Goizean, Hernani euripean esnatu zen, bazirudien kartelek iragarritako zaparrada gurekin genuela. Biteri aurrean, banderatxo mordoa zintzilik, Tibeteko mendietan bezala. Astean zehar balkoian agertu zen markagailua ere misteriotsuki estalita zegoen.

13:00ak aldera musika hasi zen balkoiko bozgorailutik, Euskara ari dukoek propio prestatutako zerrenda bat,  eta jendea Biterira gerturatzen hasi zen. Festa hastear zegoen!

Jada Biterin, Mikel Laskurainek eta Eli Pagolak, Miren Gojenolaren zuzendaritzapean, ordu erdiko ikuskizun alai eta atsegina eskaini zieten bertaratu zirenei. Mikelek eta Elik erronka bat hartzea zer den azaldu zieten ikusleei umore-ukituaz, eta izena nola eman daitekeen azaldu.

Trikitilariak, dantza, antzerkia… ikusleek ez zuten aspertzeko tarterik izan. Duela gutxi zendu den Joxean Artzeri ere omenaldia egin zitzaion, haren olerki bat irakurriz txalapartaren ttakunaz lagunduta. Bukatzeko, bertaratutako guztiak kanpora atera ziren azken argazkia ateratzera, eta sekulako ezustea jaso zuten: hasiera batean otsailerako 100 lagunek izena ematea aurreikusita bazegoen ere, azkenik 125 erronkalari daudela iragarri zuen Elik markagailua desestaltzean, zehazki, Biteri aurreko banderatxo bakoitzeko erronkalari bana. Banderatxoen misterioa ere orduantxe argitu zen! Banderatxo bakoitzak erronkalari bat adierazten du!

Euskara ari du elkartekoek indarrez eta gogotsu abiatu dute urtebeteko erronka, uste osoa dute hernaniar bakoitzak keinu txiki hori egiten badu, Hernanin aldaketa handia lortuko dutela denen artean.

Baietz Hernanik!

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s