Otsaileko erronkalariak

Lehengo astean esan genuen bezala, Euskara ari du Kultur Elkartearen Baietz Hernanik! urtebeteko egitasmoan 125 erronkalarik eman zuten izena.

Datuei erreparatzen badiegu, erronkalarien %61,5 emakumezkoak dira, %37,7 gizonezkoak, eta erronkalari batek “beste bat” aukera hautatu du.

Adin-tarteari dagokionez, 25-44 urte bitarteko erronkalariak dira gehienak, zehazki, %46,4. Erronkalarien 18,4k 24 urte baino gutxiago ditu, %29,6k 45-64 bitartean, eta %1,6k 65 urtetik gora.

Auzokako banaketari dagokionez, gehiengoa Kaxkokoa da, eta atzetik Antziola eta Txantxilla/Karobieta auzokoak.

Euskararen ezagutzari dagokionez, %96,8k euskaraz badakiela esan du, eta gainerakoak “euskaraz ulertzen duela, baina hitz egiteko zailtasunak dituela”. Erronkak ere askotarikoak izan dira, baina euskaraz dakitenen kasuan, gehiengoak erronka bizitzako eremu guztietan hartzea erabaki du. Euskaraz ulertzen dutenen kasuan, erdiak lagunei euskaraz egiteko eskatzeko erronka hartu dute.

Datu horiek ikusita, zenbait gauza ondorioztatu ditugu, besteak beste, gizonezko erronkalarien izen-ematea piztu behar dela, egitasmoa parekoagoa izan dadin; gazteen artean izen-ematea bultzatzeko ahalegin berezia egin behar dugula, gazteen parte-hartzeak berebiziko garrantzia duela baiteritzogu; Kaxkoa ez diren beste auzoetara iristeko ere lan egin beharko dugula; eta euskaraz ulertzen dutenak izena ematera animatu are gehiago behar ditugula.

Baietz Hernanik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s