Euskara ari du Kultur Elkartearen Baietz Hernanik! ekimenak aurrera darrai!
Otsailaren 3an abiatu zen Euskara ari du Kultur Elkartearen Baietz Hernanik! urtebeteko erronka: hernaniarrei hizkuntza-ohiturak aldatzeko deia egin zieten.
Ekimenean parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, eta orain martxoan hasi nahi dutenentzako dago irekia izen-ematea. Erronkalariei hizkuntza-ohiturak aldatzeko eskatzen diegu; hau da, gaztelaniaz egin baina euskaraz egin ditzaketen harreman horietan, euskarari eusten saiatzeko.
Izena emateko hainbat aukera daude. Alde batetik, Internetez, webgune honetako Eman izena atalean sartuta; telefonoz, 673926133 telefonora deituta; Hernaniko ekitaldi nagusietan jarriko diren mahaietan eskuorriak betez; eta Larramendi 11ko lokaletako bulegora bertaratuz.
Animatu eta eman izena!
#Baietz Hernanik!