Parte hartu nahi dut!

Euskara ari du Kultur Elkartearen Baietz Hernanik! egitasmoan parte hartzeko, hasteko, erronka bat hartu behar dugu. Erronka hartzeko, lehenik eta behin, gure bizitzan ditugun harremanei buruz hausnartu behar dugu, gaztelaniaz zer harreman egiten ditugun aztertu, euskaraz egin ditzakegunak, eta ondoren, haietako bat aukeratu eta hizkuntza-ohitura aldatu; kasu honetan, gaztelaniatik euskarara.

Bizitzako edozein eremutako harreman bat aukera daiteke: familian, lagunartean, kirol-taldean, dendetan, tabernetan, ezezagunekin topo egitean, lagun berriak egitean… Aukera zabala da. Bakoitzak nahi duen eremua aukera dezake, bai eta pertsona bakarrarekin ala pertsona-talde batekin hartu nahi duen ere.

Hilero-hilero beste erronka bat hartzeko aukera izango du erronkalariak, baina bakoitzak hartu behar dio neurria horri ere. Izango da hilero erronka bat hartuko duenik, izango da bospasei hilabetez erronka berari eutsi eta gero beste bat hartuko duenik, izango da urtebetez erronka berari eutsiko dioniok… Libre! Bakoitzak bere erritmoan gainditu behar ditu erronkak. Ohiturak aldatzea da gure asmoa, hasieran lan pixka bat emango digu, baina lor daiteke. Beraz, garrantzitsua da nor bere buruarekin eroso sentitzea prozesu honetan.

Gauzak horrela, saiatuko al gara denon artean euskarari eusten?

Baietz Hernanik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s