Martxoko erronkalariak hasteko prest!

Martxoaren 3an, datorren larunbatean, hilabete egingo da Baietz Hernanik! urtebeteko egitasmoa abiatu zela, eta egun horretarako ere zerbait berezia prestatzen ari dira Euskara ari du Kultur Elkartekoak.

Biteriren aurrean beste bi banderatxo-zerrendarekin esnatu ginen astearte goizean. Euskara ari dukoek jarri zituzten larunbateko aholku- eta gogoeta-saioen ondorengo ekitaldirako. Banan-banan josita daude, etxean arkitutako zenbait oihal erabiliz. Oihal guztiak desberdinak dira, erronkalariak bezala, bakarrak eta desberdinak. Izan ere, banderatxo bakoitzak erronkalari bat adierazten du. Pixkanaka-pixkanaka gero eta jende gehiago egitasmoarekin bat egiten ari dela adierazi nahi izan dute zerrenda horien bidez, eta urte amaierarako Biteri aurrea banderatxoz beteta egotea aurreikusten dute. Jada mordoxka daudenez, erronkalari dezente daudela pentsatu beharko da.

Larunbatean, esan bezala, identifikatzaileak banatuko zaizkie martxoan hasiko diren erronkalari berriei, eta aholku-saioak eskaini. Otsaileko erronkalariei ere dei egin zaie gogoeta-saioetara, erronka egiten bizi izandakoei buruz hitz egiteko elkarrekin. Era berean, izena eman nahi duenak ere bertan aukera izango du, xede horretarako orriak izango baitira.

Saio horien ondoren ekitaldi txiki bat egingo da Biteriren aurrean. Iraulio Panttalone bertso-eskolako bi kide izango dira protagonistak. Bi kide hauek jada erronkan parte hartzen ari dira, eta bertsotan azalduko diete bertaratutakoei zer erronka hartu duten eta nola dabiltzan. Agurtzeko garaian, guztira zenbat erronkalari dauden ere jakinaraziko dute markagailua agerian utziz.

Amaitzeko, taldeko argazkia aterako da. Euskara ari du Kultur Elkartekoek dei egiten diete otsailean nahiz martxoan izena emandako erronkalari guztiei. Saioetara azaldu ezin badute, behintzat argazkia ateratzera etortzea nahiko lukete, martxoa indarrez hasteko modu ederra izango da eta!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s