Ari du abestia

Euskara ari du Kultur Elkarteak urtebeteko egitasmoa martxan jarri zuenean, berehala ohartu zen egitasmoak abesti bat ere beharko zuela, berezko melodia bat, entzutean hernaniarrei Baietz Hernanik! egitasmoa zuzenean burura etor ziezaien.

Horregatik, Andoni Tolosa Morau eta Maite Larburu hernaniarrekin harremanetan jarri ziren, ekimenerako abesti bat eskatzeko. Bai Andoni, bai Maite eskarmentu handiko musikariak dira, bakoitza beren diziplinatan, eta Euskara ari dukoek ziur zekiten primerako lana egingo zietela. Bi artistak denborarik galdu gabe jarri ziren lanean Baietz Hernanik! ekimena musikaz laguntzeko.

Urtarrilaren amaieran, Elkarreko estudioan bi egunez grabatzen ibili ondoren, sekulako oparia egin digutela esan dezakegu, eta hernaniar guztien eskura jarri nahi izan dugu gure webgunean. Beraz, hona hemen Ari du abestia deskargatu ahal izateko estekak, bertsio osoarena nahiz karaokerako bertsioarena. Denon gustukoa izatea espero dugu!

Ea norbaitek asmatzen duen zer minututan ateratzen den euskara hitza!

Gozatu!

Ari du abestia deskargatzeko

Ari du, karaokerako bertsioa deskargatzeko

One comment

  1. Aupa, Gabi de la Maza naiz. Letra bidaliko zenidakete zuen abestiarekin nire ohiko lana egin dezadan. Egin ondoren zuek esan, zuen kanalean igotzeko bakarrik, nirean edo bietan. Letrarekin batera, Hernani eta euskara argazki batzuk bidaliko bazenute muntaia arinago egiteko ondo legoke. Bi bertsioak egin ditzaket, ahotsaz eta ahotsgabekoak. Beno, zuen esanetara, besarkada bat Bizkaiko kostaldetik.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s