Nik zugatik eta zuk nigatik

Petra Elserren esanetan, koloretako Euskal Herria nahi badugu denok jarri behar dugu gure aldetik
Pasa den astelehenean Petra Elser, itzultzailea eta Banaiz Bagara Elkarteko zuzendaria izan genuen gurekin Biterin, Euskal Herriaren iruditeria berria sortzeko pista batzuk ematen. Petrak 15 urte daramatza gure artean bizitzen, eta azken hamar urteetan, euskara etorkinekin lantzen aritu da Banaiz Bagara Elkartearen bidez. Euskal Herrira etorri aurretik ikasi zuen euskara, eta euskaraz bizitzeko asmoarekin etorri bazen ere, bere esanetan, ez da uste bezain erraza izan.
Gauza asko aipatu zituen hitzaldian, eta pista asko eman zizkigun etorri berriekin lanean ari garenontzat. Bi hitzetan laburtzea zaila den arren, ideia hauek azpimarratuko genituzke:
1. Euskal komunitate bat irudikatu nahi badugu, haiek eta gu kontzeptuak apurtzen hasi behar dugu, eta gu kontzeptua jartzen erdigunean. Denok jarri behar dugu zerbait geure aldetik.
2. Euskaraz bizi nahi duen bati euskaraz egiten ez dionak hizkuntza-eskubideak urratzen dizkio. Kontzeptu hori garbi izan behar dugu, eta ez dakitenei adierazi egin behar diegu. Errespetuz adierazi, baina sendo.
3. Euskara ez dakitenek ikasteko ardura ez da euskaltegiena soilik, euskaraz dakigun guztiona baizik. Akademian ez ezik, beste espazio batzuetan ere ikas daiteke eta ikasteko aukera izan beharko lukete. Gure ardura ere bada ikasten laguntzea, polikiago hitz eginez eta pazientzia handiagoa izanez.
4. Etorri berrien seme-alabek ikasiko dute… asko entzuten den diskurtsoa da. Seme-alaben gain utzi behar al dugu berriro ere euskara ikastearena? Eta helduok? Nola hurbiltzen dira gure komunitatera? Gaztelaniaz?
5. Gaztelania ari gara bihurtzen gure arteko komunikazio-hizkuntza, asko eta asko gaztelaniadunak ez diren arren. Komunitatea osatzeko ezinbestekoa da gure arteko hizkuntza, komunikazio-hizkuntza, euskara izatea. Pixkanaka joan beharko da, baina ideia hori, oso presente izanik.
6. Euskal herri anitza nahi badugu etorkizunean, bisio bat izan behar dugu; nolako komunitatea nahi dugun irudikatu behar dugu, eta horrantz bideratu diskurtsoak, pausuak eta baliabideak.
Mezu itxaropentsu honekin amaitu zuen: alde batetik, norbanakoa alda daiteke (edozein dela ere adina), eta, beste aldetik, gizartea ere alda daiteke.
Nahi duzuenok hitzaldi osoa ikusgai duzue honako estekan:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s