Euskara, irabazteko bidean?

Euskara ari du Kultur Elkarteak beste hitzaldi bat antolatu du Baietz Hernanik! egitasmoaren baitan, apirilaren 11n, 7etan Biterin.
Oraingoan Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetaria izango dugu gurean. Euskara irabazteko bidean liburuan, ehun eragileren iritziak bildu zituen euskararen inguruko aztergai nagusiak agerian uzteko: ezagutza eta erabileraren arteko jauzia, diskurtsoak, gaur egungo euskalgintza, hizkuntza-politika…
Azken urteetan, lan handia egin da euskara biziberritzen, sekulakoa, baina oraindik bide luzea dugu aurretik. Gaur egungo egoera ez da duela hogeita hamar urtekoa. Euskararen ezagutza izugarri igo da, baina ezin dugu gauza bera esan erabilerari buruz. Euskara suspertzeko bidean aldaketak datoz, eta beste urrats batzuk emateko garaia da, besteak beste, ezagutzatik erabilerara. Giroa aldatzen ari da, eta egoera aldatzeko nahia dago, euskara biziberritzeko bidean jartzekoa.
Liburuan bildutako iritziak eta bere kazetari-esperientzia-oinarri hartuta, gaur egun euskararen egoera zein den eta aurrera egiteko zer planteatzen den azalduko digu Garikoitzek hitzaldian.
Animatu eta azaldu.
Baietz Hernanik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s