Baietz Hernanik! ekimena hasi orduko, Maite Larburuk eta Andoni Tolosak, Morauk, izugarrizko oparia egin ziguten, abesti eder-ederra. Oraingoan, Gabi de la Mazak, Txantxangorria kanaleko arduradunak, karaokerako bertsioa prestatu digu, denontzat errazagoa izan dadin abestia ikastea. Eskerrik asko bihotz-bihotzez GAbi. Eta zuek, berriz, jada ez duzue aitzakiarik abestia ikasteko! Gozatu
