Maiatzaren 5ean ospakizuna

Urtebeteko erronka abiatu zela hiru hilabete beteko dira laster, eta ospatzeko gogoz gaude. Mugarri bat jartzeko unea iritsi da. Denok bildu eta balorazioa egiteko garaia badela iruditzen zaigu, oraindik urte amaiera urrun dugu eta aurrera begira, zer pauso eman jakiteko, zure iritzia jakin nahiko genuke.

Hori dela eta, maiatzaren 5ean, goizeko 12:00etan ekitaldi txiki bat antolatu dugu, maiatzeko erronkalariei ongi etorria emateko eta orain arteko guztiak bildu eta aurrera goazela jai-giroan ospatzeko. Sagardoa ekarriko dugu denok topa egiteko, eta zer jana ere izango da. Haragirik jaten ez dutenek ere izango dute hamaiketakoa egiteko aukera. Ez dugu inor gosetuta utzi nahi!

Ekitalditxo horretan, guztira zenbat erronkalari gauden jakingo dugu. Ahalik eta erronkalari gehien biltzea nahiko genuke, denok eta gutako bakoitza garrantzitsuak baikara ekimen honetan. Horrez gainera, zenbat eta jende gehiago izan amaierako talde-argazkirako, orduan eta politagoa izango da.

Ospakizun txiki honen ondoren, kale-irakurraldia ere antolatu dugu Hernaniko kale-poesia taldearekin lankidetzan. Nahi duena gonbidatuta dago parte hartzera! URA izango da irakurraldiko gai-nagusia, eta Biteritik abiatuko gara. Hernaniko bost iturritan egingo ditugu geldialdiak poesiak errezitatzeko: Urbietako kioskoan, Atarrabiyon, Zinkoenean, Ezkiaga pasealekuan eta Leokan.

ura02

Bukatzerako gose izango garenez, bazkaritxo bat egingo dugu Txalaparta Elkartean.

Olerki hauek irakurriko ditugu: https://drive.google.com/file/d/1U1j8QrO7SDruzwUThIh1veccFFyOvkqX/view

Baten bat irakurri nahi baduzu, idatzi zure izena zerrenda honetan: https://labur.eus/ocKaX

Bazkarira etorri nahiko bazenu, Lurreko dendan dago zerrenda. Joan eta eman izena bertan.

Baietz Hernanik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s