Larunbatean Langile Ikastolak urteroko festa ospatu zuen.
Euskara ari du Elkartekoak ere han izan ginen identifikatzaileak banatzen. Izan ere, Ikastolak izen-ematea deitu zuen gurasoen artean, eta asko izan dira euskararen erabilera bultzatzeko prest agertu direnak. Beraz, gehienak han bilduta izango zirela baliatu genuen identifikatzaileak bertan banatzeko.
Era berean, ekaina hasi berria dugunez, bertaratutako guztiei jakinarazi nahi izan genien zenbat erronkalari gauden jada, eta bide batez, Baietz Hernanik! ekimenean parte hartzea eskertu.
Jada 700 erronkalari daude Hernanin! Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta! Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik! Bikain ari zarete! Denon artean sekulako aldaketa egingo dugu Hernanin! Aupa zuek!
Baietz Hernanik!