Bideoklipa prestatzen

Udak lasai dao aurrera, baina gu ez gara geldi ibili.

Nahiko isilik gabiltza, bai, baina tirriki-tarraka aurrera beti. Baietz Hernanik! ekimena abenduan bukatuko da, eta irailetik aurrera geratzen diren lau hilabete horietan hernaniar guztiek Baietz Hernanik! ekimenaren berri izatea lortu nahi dugu, sekulako oihartzuna izan herrian.

Horregatik, udazkenerako lanak prestatzen gabiltza, eta lan horien artean dugu gure abestiaren aurkezpen ofiziala egitea eta beste zenbait ezusteko. Hori dela eta, abuztuaren hasieran Tilosetan biltzeko deialdia egin genuen bideokliperako irudiak grabatzeko.

Ainara Azpiazuk, Axpik, gure abestiaren izenburua idatzi zuen lurrean, eta bertaratutako guztiak klarionaz hura margotzen jarri genituen. Jende andana bildu zen! Oraindik beste irudi batzuk grabatzeko ditugun arren, iraila erdi-amaierarako prest izatea espero dugu.

Horrez gainera, laster emango dizuegu udazkenerako programazioaren berri. Bien bitartean, eskertuko genizueke zuen ingurukoak erronka hartzera animatzera. Urte hasieran 1000 laguneko erronka jarriko genion gure buruari, eta polita litzateke denon artean erronka hori bete eta gainditzea.

Baietz Hernanik!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s