Udazkeneko programazioa abian

Baietz Hernanik! ekimena azken txanpan dago jada, eta programazio zabala antolatu dugu.

Euskara ari du Kultur Elkarteak indartsu ekin diogu irailari. Hilaren 6an prentsaurrekoa egin genuen Biterin, gurekin lanean jardun diren eragile batzuekin batera. Zenbait enpresatako ordezkariak ere han izan ziren, zehazki, Orona, Mitxelena eta Iturolakoak, Baietz Hernanik! ekimena beren baitan lantzen hasi baitira.

Udaleko prentsako argazkia

Izan ere, Baietz Hernanik! ekimenaren ardatza orain arte herritarrak izan badira ere, Euskara ari dukoek azken txanpa honetan jauzi bat ematea erabaki dugu, eta ekimena lan-mundura eramatera. Hori dela eta, zenbait enpresarekin hartuemanetan ari gara, langileek lanarekin lotutako erronkak har ditzaten.

Pasa den ostegunean, hilaren 13an, abiatu zen ekimenaren udazkenerako programazioa, Bakean dagoena, bakean utzi antzerkiaren emanaldiaren bidez. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izan genituen gurean, generoa, euskara eta umorea ardatz dituen saioarekin. Ekitaldia arrakastatsua izan zen: Biteriko areto nagusia goraino bete zen.

Irailaren 22rako, larunbaterako, berriz, Kale-erronka dinamizazioa antolatu dugu. Mikel Laskurain eta Miren Gojenola aktoreak izango dira gidariak, eta hernaniarrak elkarren aurka lehian jarriko dituzte Hernaniko kaleetan barrena. Hatzi-Klinbers, Ttarla eta Iraulio Panttalone Bertso Eskolak izango ditugu lagun ekitaldi honetan.

Hurrengo ekitaldien berri ematen joango gara eguna gerturatu ahala.

Baietz Hernanik!

Udazkeneko programazioa_behin betikoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s