Euskaraldia eta Baietz Hernanik!

Euskara gehiago erabiltzea helburu duen Euskara ari du. Baietz Hernanik ekimena dugu martxan Hernanin, pasa den otsailetik. Ekimen horren bidez, gutako bakoitzari eskatu zaigu erdaraz ditugun hizkuntza harremanak euskara aldatzeko ahalegina egin dezagun, eta horretarako “erronka” hartzeko gonbita egin zaigu. Inguruan euskara dakiten guztiekin edota pertsona bat edo batzuekin dugun harreman euskaratzea erabaki dezakegu, eta horretan saiatu urtean zehar. 800 lagun baino gehiagok egin du jada bat ekimenarekin, eta bere bizitza euskaldunagoa izaten saiatzen ari da.

Euskararen erabilera handitzea helburu duen antzeko beste ekimen bat indarrez dator, kasu honetan Euskal Herria osoan, Euskaraldia. Helburu bera duen ekimen da, euskaraz bizitzea, ideia bera lantzeko beste modu bat. Euskaraldiaren bidez lortu nahi da ahalik eta jende gehiena euskaraz bizi dadin 11 egunez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, eta beste ehunka hernaniar ari da jada bat egiten ekimen horrekin.

11 egunez euskaraz bizi ingurukoekin edota inguruko harreman bateko hizkuntza aldatu eta euskaraz egiten saiatzea, biak dira euskara gehiago erabiltzera bideratutako ekimenak eta biak sustatu nahi ditugu Hernaniko Euskara ari du elkartetik. Hori dela eta, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, bietako batean izena emanez edo bietan parte hartuz, biak erabat bateragarriak baitira. Anima gaitezen bietan parte hartzera, eman dezagun pausu bat gehiago eta egin dezagun ahalegina euskara gehiago erabiltzeko. Hernanin, herritarren bostetik lauk euskara ulertzen du, eta horrek aukera izugarriak ematen dizkigu euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko. Saia gaitezen. Denon artean lortuko dugu Hernanin euskaraz gehiago egitea. Baietz Hernanik!

Ekimen batean zein bestean parte hartzen ari garen guztion artean, Hernanin udazkenean euskara ariko du, hori seguru!

Ekimen horietan parte hartzeko izena eman behar da, eta bietarako sarrera https://euskaraaridu.eus/ webgunean topatuko du hala nahi duenak, eta Euskaraldiarako zuzeneko sarera nahi duenak, berriz, hor du www.euskaraldia.eus webgunea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s