Garbiñe euskal hiztuna da. Lurdesek primeran ulertzen du, baina batzuetan kosta egiten zaio euskaraz egitea. Hori ez da oztopo Garbiñek euskarari eusteko, eta Lurdesek ahal duenean euskaraz, eta ateratzen ez zaionean, gaztelaniaz egiteko. Bien arteko elkarrizketa asimetrikoa edo elebikoa da.