Baietz Hernanik! liburua

Bada denbora bat Hernanin hizkuntza-ohiturak aldatzeko entrenamendua hasi genuela eta horretan gabiltza eta jarraitu nahi dugu datozen urteetan ere.

Ulertu arren kostata hitz egiten duen horri euskaraz eginez, betiko lagun euskaldun horrekin dugun harremana euskarara ekarriz, okindegikoari euskaraz egiteko ahalegina eginez edo ostiraletan lagun euskaldun guztiei niri euskaraz egiteko eskatuz. 2018. urtean 1.117 hernaniarrek egin zuten hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustua eta bakoitzak ohitura zehatz bat aldatzea hartu zuen xede Baietz Hernanik! urtebeteko aktibazio-ekimen aitzindariaren baitan.

Hizkuntza-ohiturak aldatze horri erronka esan zitzaion. Eta erronka horietako batzuk eta ekimenaren nondik norakoak jaso ditu Amagoia Mujika kazetariak Baietz Hernanik! liburuan. Dobera Euskara Elkarteak argitaratu du Hernaniko Udalarekin lankidetzan eta beheko irudian sakatuz, deskargatu ahal izango duzue.

Aurten ere hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa egingo dugunez, bertako lekukotzak interesgarriak gerta daitezke hizkuntza-ohiturak aldatu nahi dituenarentzat. Beraz, bota begiratu bat, seguru interesgarria irudituko zaizula eta!

Norbaitek paperezko alea nahi balu, oraindik Doberan geratzen dira. Etorri lasai eta eskatu!

Baietz Hernanik! liburuaren azala

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s