Itxialdirako baliabideen zerrenda (Eguneratua)

Hilabete inguru da alarma-egoera piztu zela eta etxean egoteko eskatu zigutela. Hasiera batean bi asteko kontua izan behar zuena uste baino luzeagoa izaten ari da, eta egungo bilakaera ikusita, litekeena da gutxienez maiatzera arte etxean egon behar izatea, gehiago ez bada.

Gero eta nekezagoak dira etxean igarotzen ditugun orduak, baina, zorionez, eragile eta norbanako asko egunak ahalik eta goxoen igarotzeko baliabide ugari ari dira sortzen. Urrutira joan gabe, Dobera Euskara Elkarteak youtube kanala sortu du eta Berrogeialdiko materiala igotzen ari da: Faktoriako audio-ipuinak, errezetak, jolasak, olerkiak, ipuinen eta filmen gomendioak… Aukera zabala da.

Konfinamendu-garairako sortutako baliabide horiez gain, sarean jada bazeuden euskaraz kontsumitu eta gozatzeko baliabide ugari. Behean atxikita dagoen zerrendan, jada bazeuden baliabide horietako batzuk eta itxialdirako espreski sortutakoak bildu ditugu. Zerrendaren oinarria UEMAren Etxean goxo egoteko baliabideen zerrenda da eta sarean aurkitu ditugun beste baliabide interesgarri batzuekin osatu dugu.

Gogorarazi nahi dizuegu zerrenda hau bizirik dagoela eta ahal den neurrian eguneratu nahiko genukeela. Horregatik, zuen ekarpenak ere jaso nahiko genituzke.

Beraz, sarean besteentzat interesgarria izan daitekeen zerbait topatzen baduzue, jakinarazi mesedez.

One comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s