Etxealdirako proposamena

Euskaraldiak ‘Etxealditik Euskaraldira’ izeneko ekimena jarriko du abian datorren apirilaren 20an, herritarrak beren hizkuntza-ohiturei buruz hausnarrarazteko eta, era berean, azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den Euskaraldirako prestatzeko. Doberak ere bat egin du ekimenarekin eta hernaniarrei ekimenean parte hartzera dei egiten die.

Hausnarketa eta praktika bultzatzearekin batera, herritarrei digitalki zein fisikoki parte hartzeko bideak zabaldu nahi dizkie ekimenak

Bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbitea. Hori da, apirilaren 20an, Euskaraldiaren eta herri batzordeen sare sozialen bidez plazaratuko den ‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimenak dakarren proposamen nagusia.


Etxealditik Euskaraldira ekimenak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, etxekoekin eta etxetik
ditugun hizkuntza-ohituren gainean pentsaraztea; eta beste alde batetik, euskararen erabilera
sustatzea, horretarako bitartekoak eskainiz.

Ekimenak aurtengo azaro eta abenduan egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa
prestatzeko baliagarria izatea du asmo. Izan ere, udazkenean, Euskaraldiak proposatzen
duen ariketaren oinarriekin bat egiten du.


Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko facebook, instagram eta twitter
kontuetan, ahobizi zein belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo
labur eta mezu bidez emango dira ‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimena gizarteratu eta parte
hartzeko jarraibideak. Hernaniarrek Euskara ari duren webgunearen eta sare sozialen kontuetatik ere jarraitu ahal izango dituzte eguneroko argibide horiek.


Apirilaren 20an, argitaratuko da lehen mezua, “Etxealditik Euskaraldira ekimena aurkeztu eta
argibideak eskaintzeko mezua. Apirilaren 21etik 23ra, berriz, hizkuntza ohituren gaineko
hausnarketa egiteko proposamena zabalduko da. Norekin eta nola hitz egiten dugun eta zer
aldatu edo zeri eutsi nahi diogun ikusteko ariketa erraz bezain interesgarria proposatuko
zaie herritarrei.


Azkenik, apirilaren 24tik 30era, egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi
ideia-proposamen kaleratuko dira. Proposamen horiek guztiak edo batzuk soilik egin daitezke, parte-hartzaile bakoitzak aukeratuko du zer erritmotan parte hartu nahi duen ekimenean.


Ekimena maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da, eta euskal komunitateari ikusgarritasuna eta batasuna ematea izango du amaiera-ekitaldi horren helburua.


‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimenak herritarrei dei egingo die “ekimena bere egitera eta parte
aktiboa” izatera. Horretarako, sare sozialen bidez zein fisikoki parte hartzeko bideak izango
dituzte herritarrek.

Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak
sareratzera animatuko ditu ekimenak. Etxeetan ere leiho eta balkoietan koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, ekimenean parte hartzen ari direla adierazteko bide bezala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s