Etxealditik Euskaraldira

Itxialdia dela eta, gure gertuko jendearekin gero eta gehiago hitz egiten ari gara: familiarekin, lagunekin… eta egoera hori aintzat hartuta, Euskaraldiko Koordinazio Orokorrak Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartzeko gonbita luzatu die euskal herritar guztiei. Ekimena apirilaren 20tik 30era izango da.

Ekimenaren helburua, funtsean, euskaraz GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN egitea izango da.

Ahobizi eta belarriprest guztiek parte har dezakete ekimenean, eta azaroan egingo den Euskaraldian entrenatzeko baliagarria izango zaie.

Bi ardatz izango ditu ekimenak: alde batetik, hizkuntza-ohituren inguruan hausnartu beharko da, eta bestetik, nork bere hizkuntza-ohiturak aldatu beharko ditu, edo hizkuntza-ohitura horiek jada euskarazkoak badira, finkatu.

Izan ere, gertuko jendearekin ditugun hizkuntza-ohiturak izan ohi dira aldatzeko zailenak, eta horrenbestez, hizkuntza-ohitura horiek aldatzea lortzen badugu, gero kalera ateratzean errazagoa gertatuko zaigu aldaketa hori beste komunikazio-harreman batzuetara estrapolatzea.

Horretarako, lehenik eta behin, apirilaren 21ean, hizkuntza-ohiturei buruz hausnartzeko ariketa txiki bat proposatuko dizuegu, eta ondoren, 24tik 30era, egunero proposamen bat egingo dizuegu, zuen hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Ez dira derrigorrez denak egin behar, bakoitzak bere erritmoan eta nahi duen ordenan jar ditzake praktikan proposamen horiek.

Dobera Euskara Elkarteak hernaniar guztioi animatu nahi zaituztete ekimenean parte hartzera!

#EtxealditikEuskaraldira #EuskaraAriDuHernanin #Euskarak365Egun

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s