Etxealditik Euskaraldira, 1. proposamena

Gaur, apirilaren 24an, #EtxealditikEuskaraldira ekimenaren lehen proposamenari helduko diogu.

Etxean edo online, taldean, familian, lagunartean edo bakarka euskaraz jolastu eta tarte goxo bat pasatzera gonbidatu nahi ditugu ahobizi eta belarriprest guztiak.

Hona hemen euskaraz jolastu ahal izateko baliabide batzuk haurrentzat zein helduentzat:

Urtxintxa aisialdi-taldearen jolas-bilduma

Doako euskal online jokoen Jolasak ataria.

Egunean behin aplikazioa (Gogoan izan, apirilaren 27an, astelehenean, hasiko da laugarren denboraldia!)

Tokikom-en Plazan Bazan

Atopia, lehen euskal rol jokoa

Azkue Fundazioaren euskal tribiala

Doberaren youtubeko kanalean ere baduzue jolasen zerrenda bat.

Eta gure webgunean ere, ondo pasatzeko baliabide ugari dituzue eskura hemen.

Jakin badakigu proposamen gehiago daudela, baina zuek ere zerrenda hau potolotzen laguntzea nahiko genuke. Horregatik, beste proposamenik baduzue, atera argazkia eta igo sare sozialetara #EtxealditikEuskaraldira eta #EuskaraAriDuHernanin traolekin eta @euskaraaridu aipatuz, mesedez. Eta sare sozialik ez baduzue, bidali euskaraaridu@dobera.eus helbidera edo 689675462 telefonora. Hala, guk igoko ditugu sareetara.

Eta ez ahaztu, jarri puntutxoa/k zuen leiho eta balkoietan, ekimenari ikusgarritasuna emateko.

Animatu eta hasi jolasean!

#EtxealditikEuskaraldira #EuskaraAriDuHernanin

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s