Gaur larunbata da, lagunekin bildu eta elkarrekin pote bat hartzeko egun bikaina.
Itxialdian bagaude ere, ohitura onei eutsi beharko diegu, ezta? Bilduko al gara online lagunekin eta hartuko al dugu pote bat? Eta gure arteko elkarrizketa euskarara ekartzen saiatuko bagina?
Horixe da, hain zuzen, #EtxealditikEuskaraldira ekimenaren gaurko proposamena: jarri hitzordua lagunekin eta ekarri euskarara zuen arteko harremana.
Proposamena betetzen baduzue, partekatu gu guztiokin #EtxealditikEuskaraldira eta #EuskaraAriDu traolak erabiliz eta @euskaraldia eta @euskaraaridu aipatuz.
Eta gogoratu: jarri 🟡🟢🔵🔴🟠🟣⚫️ puntutxoak zuen leiho eta balkoietan, mesedez. Hernani euskaldun eta koloretsu bat ikusteko gogoz gaude!
#EtxealditikEuskaraldira #EuskaraAriDuHernanin