50 entitatek eman dute izena jada Hernanin

Udan ere lanean jarraitzen du Euskaraldia-Euskara ari du ekimenak

Uda garaia atsedenerako unea izaten bada ere, Euskaraldia-Euskara ari du ekimeneko lantaldeak gogoz ekin dio lanari, eta buru-belarri ari da herriko entitateei aurtengo ekimena azaltzen, udazkenerako lanak aurreratzen joateko.

2018an herritarrak izan ziren protagonista hutsak, baina aurten Euskaraldiak berrikuntza bat ekarri du: herritarrez gain, entitateek ere parte hartzeko aukera izango dute. Entitate diogunean era guztietako talde motei buruz ari gara: talde soziokulturalak, kirol taldeak, auzo taldeak, elkarte gastronomikoak, dendak, tabernak, jatetxeak, enpresak…

Oro har, balorazioa oso positiboa egiten ari gara, benetan harrera ona jaso baitugu bisita horietan guztietan eta hartu gaituzten guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Une hauetan jada 50 entitate daude izena emanda Hernanin eta udazkenerako entitate gehiagok izena emango dutela aurreikusi dugu.

Entitateei ahalik eta arreta pertsonalizatuena ematen saiatzen ari da lantaldea. Izan ere, gure ustez, garrantzitsuena parte-hartzaileek ekimena zertan den ongi ulertzea da, Euskaraldiaren 15 egunak ahalik eta arrakastatsuenak izateko.

Hernaniko entitateei gogorarazi nahi diegu entitateen izen-ematea irailaren 27an amaituko dela. Izena emateko hainbat bide daude: alde batetik, parte hartu nahi dutenek https://ariguneak.euskaraldia.eus/ webgunean eman dezakete izena; eta bestetik, Euskaraldia-Euskara ari du ekimenarekin harremanetan jar daitezke euskaraaridu@dobera.eus helbidera idatziz edo 689675462 telefonora deituz eta izena emateko prozesu osoan lagunduko diegu.

Dena dela, Euskaraldia-Euskara ari du ekimenaren lantaldeak hernaniarrei ohartarazi nahi die Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatzeko entrenamendu bikaina izango den arren, beroketa-lan baino ez dela eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa urte osokoa dela.

Parte-hartzaileen lagin txiki bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s