85 entitate Hernanin!

Entitateen izen-ematea bukatzeko 15 egun eskas geratzen direla, 85 entitate daude izena emanda Hernanin!

Zorionak Hernani!!! Bejondeizuela! Gure aurreikuspenak betetzen ari dira, uste baino hobeto gainera, egoera kontuan hartzen badugu.

Jada 85 entitatek eman dute izena Hernanin Euskaraldia-Euskara ari du ekimenean. Era guztietako taldeek eman dute izena: kirol taldeek, mugimendu sozialek, kultur taldeek, dendek, enpresek, tabernek, jatetxeek…

Pozik gaudela esanda motz geratzen gara. Eskerrik asko bene-benetan erronka hau hartzeko prest agertu zareten guztioi, zuen babesagatik eta zuen prestutasunagatik. Zuei esker egingo du aurrera Hernanin Euskaraldia-Euskara ari duk, zuei esker, denon artean Hernani euskaldunduko dugu.

Eta gogoan izan: Euskara ari du Hernanin! Inoiz baino indartsuago gainera!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s