Udazkeneko programazioa martxan!

Euskara ari du ekimenak egitarau zabala antolatu du udazken honetarako

Joan den ostiralean, hilak 11, prentsaurrekoa deitu genuen orain arteko lanen emaitzak jakinarazteko, bai eta udazkenerako programazioaren berri emateko. Bertan izan ziren ordura arte izena emandakoen ordezkaritza txiki-txiki bat (egungo egoera dela eta, nahi genituen guztiak deitu ezinda geratu ginen) eta pozez jakinarazi genien ordurako 85 talde direla Hernanin euskararen alde EGITEKO konpromisoa hartu dutenak. Bejondeiela!

Horrez gainera, prestatu ditugun ekintzen berri eman genuen, eta denon gusturako egitaraua antolatu dugula esan beharrean gaude. Irailerako bi hitzordu ditugu prestatuta, entitateen izen-emateari agur esan eta banakakoenari indarrez ekiteko!

Irailaren 23an, 19:00etan, Kike Amonarriz izango dugu Biterin Euskararen bidegurutzetik liburua aurkezten. COVID19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz, aurkezpenera etortzeko aurretik eman beharko da izena euskaraaridu@dobera.eus helbidera idatziz, 689675462 telefonora deituz edo formulario hau betez. Horrez gainera, teknologia berrien zale ez direnek ere izena emateko aukera izango dute Biteriko sarreran utziko dugun orrian bere datuak jarriz.

Irailaren 25ean, 19:00etan, Biteriko Areto Nagusian, Askoa Etxebarrieta La Pulga eta Miren Amuriza izango ditugu oholtza gainean Gorria aurkezten. Bi artisten arteko elkarrizketa artistikoa da Gorria. Bertsoa eta flamenkoa uztartuz, ikuskizun ezin ederragoa aurkeztuko digute biek.

Urrirako, berriz, Euskaraldirako prestatzen joateko bi tailer berezi antolatu ditugu, luxuzko bi irakaslerekin.

Urriaren 15etik azaroaren 5era, Joxerra Gartziak Euskara zorrotz, hizkera bizi tailerra emango du. Ahobiziei zuzendutako ikastaroa da eta 2 orduko 4 saio izango dira. Ostegunetan izango da 18:00etatik 20:00etara. Bertan, euskara motz geratzen zaigun egoera horietarako esapideak eta lokuzioak landuko ditugu oso modu praktikoan. Ikastaroak 20 € balioko ditu Doberako bazkideentzat eta 25 € gainerakoentzat.

Urriaren 23an, berriz, Gemma Sanginesek Hizkuntza-asertibitatea lantzeko tailerra eskainiko du Biterin, 17:30etik 20:00etara, gutxi gorabehera. Tailerrean, asertibitatea zer den, hizkuntza gutxituon hiztunok bizi ditugun egoerak eta egoera horien aurrean zer egin dezakegun jorratuko dugu eta ariketak egingo ditugu. Saio presentzial horren ondoren, 4 asteko jarraipena egingo die Gemmak Internet bidez parte-hartzaile guztiei.

Azken bi tailer horietan izena emateko, euskaraaridu@dobera.eus helbidera idatzi beharko da edo 689675462 telefonora deitu.

Euskaraldia hastear dela, ahobiziei eta belarriprestei zuzendutako hiru saio egingo ditugu Biterin, azaroaren 4an, 11n eta 18an. Ordubeteko saio labur eta praktikoak izango dira.

Eta Euskaraldiari amaiera bikain emateko, abenduaren 4an Oihan Vega etorriko da Euskañolitis bakarrizketarekin, umorearen eta sarkasmoaren bidez gu genoi euskararen erabilerari buruz hausnarraraztera.

Ikusten duzunez, ez gara geldi egon uda honetan eta hernaniar guztioi udazken ahalik eta atseginena pasarazteko asmoa dugu! Animatu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s