Euskararen bidegurutzetik

Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren modernizazioa; bestetik, baina, gero eta handiagoa da ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzkoa. Aurrera goaz ala atzera goaz?

Bidegurutze batean ikusten du Kike Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak…

Liburuan azaldutakoen berri emango digu Kike Amonarrizek irailaren 23an, 19:00, Biteri Kultur Etxean Euskaraldia-Euskara ari du ekimenak antolatutako aurkezpenean. Horrez gainera, bertaratutakoen zalantzak eta galderak argitzeko prest izango dugu. COVID19ak eragindako egoeraren ondorioz, aurretik izena eman beharko da. Izena emateko, sakatu beheko irudian eta bete formularioa. Animatu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s