Hizkuntza-asertibitatea lantzen

Jakingo al du euskaraz? Euskaraz egiten badiot gaizki sentituko al da?

Horrelakoak eta beste galdera asko etortzen zaizkigu burura euskaldunoi zenbait egoeratan. Ez euskaldunoi bakarrik, oro har, hizkuntza gutxituen hiztunak garen orori. Egoera deseroso horiek saihesteko, gaztelaniara jotzen dugu maiz.

Asertibitatea egoera horiek kudeatzen ikasteko tresna ezin hobea da, eta horrenbestez, euskararen normalizazioari ekarpen handia egin diezaioke.

Tailer honetan, Gemma Sanginesek asertibitatea zer den irakatsiko digu eta euskaldunok egoera deserosoak egoki kudeatzen ikasteko teknikak irakatsiko dizkigu, oso modu praktikoan. Euskaraz dakitenek nahiz, euskaraz hitz egiteko zailtasunak izan arren, euskaraz ulertzen dutenek parte har dezakete.

Ikastaroa urriaren 23an, ostiralean, izango da, 17:30etik 20:00etara. Tailerra egin ondoren, hilabeteko jarraipena egingo zaie parte-hartzaile guztiei, tailerrean ikasitakoak praktikan jartzen laguntzeko.

Izena emateko, deitu 689675462 telefonora, idatzi euskaraaridu@dobera.eus helbide elektronikora edo sakatu irudi hau eta bete formularioa:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s