Txapak iritsi dira!

Euskaraldia-Euskara ari du ekimenaren izen-ematearen azken txanpan gaude jada. 18 egun barru, Euskal Herri osoko milaka pertsonak parte hartuko dute hizkuntza-ohiturak aldatzea xede duen ariketa masiboan.

Covid19ak eragindako alarma-egoerak zuhurtziaz jokatzea eskatzen du eta jende multzoak sortzea nola hala saihestu behar dugu. Horregatik, denoi jakinarazi nahi dizuegu bihartik, azaroaren 3tik, hasita Euskaraldia-Euskara ari du hasten den arte, ariketan parte hartzeko txapak banatzen hasiko garela.

Banaketa Larramendi 11ko Euskara ari duren bulegoan egingo da. Jada izena eman duzuen hernaniarroi mesedez eskatzen dizuegu lehenbailehen txaparen bila etortzen hasteko azken ordurako utzi gabe, eta ahal bada, behin etorrita, bide batez, zuen senideen, lagunen, ingurukoen… txapak ere jasotzeko, izena emana dutela baldin badakizue.

Hernaniko entitateetako kideak bazarete eta norbanakoen ariketan parte hartzeko asmoa baldin baduzue, jakinarazi zuen entitateko Euskaraldiaren arduradunari. Entitate bakoitzean zenbat norbanakok izena eman duten baldin badakigu, txapak zuzenean entitateetara bideratzeko aukera izango dugu, banaketa nolabait eskuordetzeko.

2018ko edizioko txapa jasota duzuenoi txapa hura berrerabiltzeko eskatu nahi dizuegu. Aurtengo txapa 2018ko ediziokoaren berdin-berdina da eta aurtengo ariketarako balio izango du.

Azaroaren 3tik 6rako astean, ordutegi hauetan banatuko da txapa Euskara ari duren bulegoan.

Azaroak 3, asteartea: 11:00-13:00 eta 15:00-19:00

Azaroak 4, asteazkena: 11:00-16:00

Azaroak 5, osteguna: 11:00-13:00 eta 15:00-17:00

Azaroak 6, ostirala: 9:00-14:00.

Baten batek ordutegi horretan ezin izango balu, deitu 689675462 telefonora eta nolabait moldatzen saiatuko gara. Egungo egoeraren ezegonkortasuna ikusirik, astean zehar jakinaraziko dizuegu azaroaren 9tik 14ra arteko astean zer ordutegitan banatuko ditugun txapak.

Horrez gainera, aurreikusita dugu azaroaren 13an arratsaldez eta 14an goizez, txapak aire zabalean Plaza Berrin banatzea. Ordutegia oraindik zehaztu gabe dago.

Bukatzeko, Euskara ari duren Herri Batzordeko kideok eskerrak eman nahi dizkizuegu zalantzarik gabe laguntzen ari zaizkigun entitate nahiz norbanakoei, eguneroko lana izugarri errazten baitigute. Egoera zaila bizi dugun arren, inoiz ez bezala harrera egin diguzue denok eta horrek balio handia du guretzat. Beste behin egiaztatu dugu elkarri lagunduz dena errazagoa dela!

Zaindu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s