Txapa banaketarako ordutegia

Txapak banatzen gabiltza oraindik, hernaniar guztiak ariketarako prest nahi zaituztegu eta!

Bi aste baino gutxiago geratzen dira Euskaraldia-Euskara ari du hasteko eta gu jo eta ke lanean gabiltza.

Azaroaren 9an, astelehenean, Ereñotzun banatuko dituzte txapak Katiluzahar guraso-elkarteko kideek. Bertan izena emateko aukera ere izango da.

Euskara ari duren bulegoan, Larramendi 11n, ere banatuko ditugu aste honetan, ordutegi hauetan:

Azaroak 10, asteartea: 11:00-13:00 eta 15:00-19:00
Azaroak 11, asteazkena: 11:00-13:00 eta 15:00-19:00
Azaroak 12, osteguna: 11:00-13:00 eta 15:00-17:30
Azaroak 13, ostirala: 9:00-13:00

Ordutegi horietako batean ezin bazenute gerturatu, mesedez, deitu aurretik 689675462 telefonora edo idatzi euskaraaridu@dobera.eus helbidera eta gure artean moldatuko genuke txapa noiz jaso. Datorren astean bulegoan antzeko ordutegian egotea aurreikusita badugu ere, egungo egoera ikusita, nahiago dugu asteak aurrera egin ahala zehaztu.

Horrez gainera, azaroaren 13an, ostiralean, 17:00etatik 19:00etara eta 14an, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara, aire zabalean banatuko ditugu txapak. Eguraldi-iragarpena jakin bezain pronto jakinaraziko dugu.

Hori bai, jasangarritasunaren alde egiteko eta, horrez gainera, jende-pilaketak saiheste aldera, eskaera bat egin behar dizuegu: 2018ko txapa jasota baduzue, berrerabili hura, aurtengoaren diseinu bera du eta!

Bestalde, oraindik izena emateko bazaudete, animatu eta eman izena! Elkarrekin astinduko ditugu Hernaniko hizkuntza-ohiturak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s