KUTXABIRA Hernanin – Ametsen eta aldarrien kutxa!

‘Bizi gira… Kutxa Bira’ ekimeneko Kutxa atzo iritsi zen Lasarte-Oriatik Hernanira, eta harrera ezin hobea egin zioten herritarrek, Kale Nagusian gora. Errugbiak egin zion harrera, eta sorpresaz betetako arratsaldea izan zen, askori oilo ipurdia jarri ziona. Adar hotsak, trikiti eta pandero doinuak eta dantza saio ugari eskaini zizkioten kutxari.

Arratsaldeko 17:30etan iritsi zen Kutxa Zinkoeneara eta 18:30etan irten zen Plazatik, Igeldora bidean. Tarte horretan ordea, herriko eragile ugariren eskuetatik igaro zen. Herriko ikastetxeetatik hasi zen; Txirrita Ikastola izan zen kutxa jaso zuen lehena, Zinkoenean bertan. Ondoren, Hernaniko Lanbide Heziketa eta Hernaniko Institutuak hartu zuten eta Plaza Berrira iritsita, Aratz Ikastetxeak egin zien erreleboa. Hauek, Urumea ikastolari eman eta Langile Ikastola izan zen hurrengoa. Plazara eramateko lana, Elizatxo Ikastolak izan zuen eta bertan amaitu zen herriko ikastetxeen parte-hartzea.

Ikastetxeek amaituta, herriko euskal eragileek hartu zuten kutxaren ardura; Dobera Euskara Elkartea izan zen Plazako erdialdera eramaten lehena. Trantsizio horretan ordea, Ttarla Dantza Taldeaz gain, herriko zenbait kide ere animatu ziren dantzatzera ekitaldiaren emozioz. Benetako emozioa ordea, Doberak Udal Euskaltegiari kutxa ematerako orduan iritsi zen. Sorginez mozorrotutako txalapartarien alboan Azeria baitzegoen, dantzatzeko prest. Eta Azeriaren dantzaren laguntzaz abiatu ziren Udal Euskaltegiko kidea eta kutxa, elizako eskaileren ingurura, AEKko kideen eskuetara. Une hunkigarria izan zen bertaratu ziren herritarrentzat. Herriko festen falta sumatu zen ikusleen begietan.

Behin kutxa erdigunean jarrita, antolakuntzaz arduratu zen Hernaniko Errugbi Elkartearen txanda iritsi zen. Aitor Osa bertsolariaren bi bertso lehenik eta horren segidan, Errugbiko jokalariek, euskerari bultzada emateko jokaldi bat irudikatuz koreografia bat eskaini zuen. Irudikatzeaz gain, Miren Gojenolaren hitzek eta Txalaparta hotsek ere lagundu zuten koreografiaren mezua indartzen.

Ekitaldia girotu ondoren iritsi zen Kutxabira ekimenaren muina: Ametsen irakurketa. Horren ardura Errugbiak hartu zuen lehenik, beraien ametsa irakurri eta kutxaren barruan sartuz, eta Doberako Mintzalagunek ondoren, kutxaren barnean Argentinatik Euskal Herrira garraiatu duen Amets Arzallusen “Hitza da gure lurra” irakurriz. Une hunkigarria bizi izan zen berriro ere. Irakurleen ahotsa, Ane Diaz eta Aitor Huiziren biolinek lagundu baitzuten.

Aitor Osaren bertsoa entzuteko aukera izan genuen kutxari behar bezalako agurra eman aurretik. Eta horrela, ia ordubetea beteta, Igeldorako bidea hartu zuen kutxak.

Hemen ikusgai Hernaniko Errugby taldeak eginiko ekitaldiaren grabaketa:

Euskara Ari Du-tik, eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldiaren antolaketan eta parte-hartzean izan zineten guztioi. Ikastetxeetatik hasita, euskaltegi eta beste laguntzaile guztiei! Mila esker!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s