Eman izena!

Ongi etorri Euskara ari du 2018. Baietz Hernanik! egitasmora

Izena eman aurretik, hona hemen egitasmoaren ezaugarri batzuk:

Helburua da: Euskaraz bizitzea Hernanin.

Horretarako, eguneroko harremanetan erdarara jotzeko dugun ohitura aldatu nahi dugu. Euskaraz dakigunok euskarari eutsi behar diogu ahal den guztietan; euskaraz ulertu bai baina hitz egitea kostatzen zaigunok, berriz, eskatu egin behar diogu, euskaraz dakienari, euskaraz jarraitzeko.

Egitasmoaren iraupena: 11 hilabete iraungo du, 2018ko otsailaren 3tik abenduaren 31ra.

Parte hartzeko izena eman behar al da? Bai

Noiz eman behar da izena? Hilabetero-hilabetero irekiko da izena emateko aukera. Norberak aukeratu ahal izango du zein hilabetetan hasi nahi duen parte hartzen, eta orduan eman behar du izena.

Zenbat erronka aukeratu ahal izango dira? Hilean erronka bat hartu ahal izango da. Norberak erabakiko du erronka horrekin zenbat hilabetez jarraitu nahi duen. Hilero-hilero egongo da aukera hartutako erronkarekin jarraitzeko edota erronkaz aldatzeko.

Jarraipenik egingo al zaio? Bai. Hilean behin partehartzaileei galdetuko zaie hartutako erronka zein neurritan bete duten. Horretarako inkesta labur bat jasoko dute beren e-postan. Garrantzitsua izango da betetzea, egitasmoak zer nolako eragina izan duen baloratzeko.

Datuen babesa. Parte hartzeko oinarrizko datu batzuk besterik ez dira eskatuko. Nolanahi ere, emandako datuak ez dira egitasmo honetatik kanpoko beste ezertan erabiliko.

Datuen kudeaketa: Zure datuak Aztiker ikerguneak jasoko ditu, berak egingo duelako jarraipena eta datuen ustiapena. Jakin ezazu, nolanahi ere, eman dituzun datuak soilik egitasmo honetarako erabiliko direla eta ez beste edozertarako.